
Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako 186 txirrindulari gaztetxok parte hartu zuten zapatuko [ekainak 6] lasterketan.

Julen Ormazabal eta Igor Iriondok irabazi dute Kamiñazpiko XX. Pala txapelketa. Herri bazkarian 500 lagun inguru batu dira.

ZZE maskara tailerragaz eman diote hasiera Eskatz Okerra egunari. Eguerdian 50 lagun inguru batuko dira bazkarian, eta ostean, gauera arteko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute markina-xemeindarrek.

Unai Perez Alkorta atezain ondarrutarrak Portugalgo Kopa irabazi du Torreense taldeagaz. Datorren denboraldian ere bertan jarraituko duela adierazi du Perezek, eta etorkizuneko planei begira jarriz, datorrena «gogotsu» hartuko duela azpimarratu du; izan ere, atezainak irekita ditu bere ateak.

Aitari eskainitako ‘Zaurietan lore’ lehen bakarkako lanean, doluaren fase ezberdinak, memoria eta itxaropena musikaren bidez jaso ditu musikari eta ekoizle lekeitiarrak.

Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako txirrindulari gaztetxoek parte hartuko dute zapatuan [ekainak 6].

Emakumeen Lekeitioko 15. Bandera jokatuko du Isuntzak zapatuan [ekainak 6], eta Gizonen 47. Bandera lortzeko lehian ariko dira Mutriku, Ondarroa eta Isuntza.

Atzo [ekainak 6] Getarian egin zen Euskadiko Arraun Txapelketa. Emakumezkoetan, ondarrutarrak seigarrenak izan ziren, eta, lekeitiarrak, zortzigarrenak. Gizonezkoetan, aldiz, zazpigarren sailkatu ziren Lekeitiokoak.

Talde txuri-urdinak lehen hamaikakoan egin duen kontraturik luzeena da mutrikuarrarena.

Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta, 22 kilometroko ibilbidea egingo dute domekan [ekainak 7].

11:30ean emango diote hasiera Mutrikuko Umeen Euskal Jaiari bihar. Aurten, ez dute parte hartuko beste herrietako dantza taldeek.

Nagusientzako eta gaztetxoentzako distantziak prestatu dituzte, eta ekainaren 10era arte eman daiteke izena.

Mugikortasun arazoak dituzten edo aniztasun funtzionala duten herritarrek erabili ahal izango dute.

Itsasaurre eskualdeko baserritarren, ekoizleen eta artisauen plaza izango da, abuztuaren 1ean [zapatua].