
Bihar [ekainak 18] hasiko da txapelketa, eta domekan [ekainak 21] jokatuko dituzte finalak.

Markina-Xemeinek Zelaian hartuko du ekainaren 27an duatloi txikia.

Barikuan [ekainak 19] Gazte Triatloia egingo dute eta zapatuan [ekainak 20] 33. Nazioarteko Triatloia.

11 urrezko, 11 zilarrezko eta 19 brontzezko domina lortu dituzte Ondarroako Igeri Taldea osatzen duten gazteek.

Zapatuan [ekainak 13] Mendexako Itsas Zeharkaldia egon zen lehenengo aldiz, Mendexako Udalak antolatuta.

Martiartun lehiatutako txapelketan bosgarren postua lortu du Mutrikuko emakumezkoen taldeak, eta laugarrena gizonezkoenak. Hurrengo jardunaldia Mutrikun izango da, ekainaren 20an [zapatua].

Urreistik eta Solozabalek "maila altua" erakutsi zuten atzo. Horrez gain, Erkiagak eta Atainek segituan eurenganatu zuten kantxa.

Ekainaren 27an [zapatua] egingo da kros herrikoia, eta dagoeneko izena eman daiteke; lasterketa egunera arte aukera egongo da izena emateko.

Ekainaren 23an eta 24an eman beharko da izena Dinamartxarako. 19:00etatik 21:00etara Musika Plazan egongo dira Radixu Irratiko kideak.

Zutikako proban urrea lortu zuten, eta etzandakoan, berriz, zilarra. "Pozik" daude lortutako emaitzagaz.

Erretegi eta Latxanbre plaza inguruan batuko dira zapatuan [ekainak 12], 12:00etan. Herritarrak ekitaldira gonbidatu dituzte.

Mutriku Futbol Taldeak zapatuan [ekainak 13] Bazkide Eguna ospatuko du. 13:30ean 1975-76 denboraldiko jokalariak omenduko dituzte San Miguel futbol zelaian.

Getarian lehiatu zen atzo [ekainak 6] Euskadiko Traineru Txapelketa. Emakumezkoetan, ondarrutarrak seigarrenak izan ziren, eta, lekeitiarrak, zortzigarrenak. Gizonezkoetan, aldiz, zazpigarren sailkatu ziren Lekeitiokoak.

Talde txuri-urdinak lehen hamaikakoan egin duen kontraturik luzeena da mutrikuarrarena.

Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta, 22 kilometroko ibilbidea egingo dute domekan [ekainak 7].