
Lara Larrañagaren '700 urte geure Ondarruk' logoa izango da Ondarroaren 700. urteurrena iragarriko duena.

Munitibarren irailetik abendura bitarteko agenda berria osatu dute mota desberdinetako ekintza sortarekin. Aipagarriena herri antzerkia dute, estreinakoz egingo dutena, eta helburua herritarren artean sorkuntza sustatzea izango dute.

Jendez lepo egon zen atzo Lekeitioko Santi Brouard kiroldegia, Euskal Herriko bertsolari txapelketako hirugarren saioan. Zapatuan Altsasun lehiatutako saioan, Oier Etxeberria nagusitu zen.

Aldaketa askoren lekuko izan da Uhagon proiektua bere 25 urteetan. Egungo makro ereduan oinarritutako garaiari aurre egiteko, batzorde berria sortu dute elkartearen baitan, eta orain, elkarlanean jarduteko, komunitate sendoa eraikitzeko eta herrigintzan jarraitzeko unea dute, Uhagonek bere espazioa erabiltzen eta orain arte bete duen funtzioa betetzen jarraitu dezan.

Bertsolari Txapelketa Nagusia Hazparnen estreinatu zen zapatuan eta Xabat Galletebeitiak, 672 punturekin, hurrengo saioetan gertatzen denari itxaron beharko dio finalaurrekoetara sailkatuko den ala ez jakiteko.

Elkartea 2011n sortu bazen ere, txistulariek 50 urte baino gehiagoko ibilbidea daukate herrian. Javi Zabalak garai guztiak bizi izan ditu txistulari bezala.

Etzi [irailak 30] izango da Munitibarko ikastaroetan izena emateko azken eguna eta astero barikuetan izango dira saioak bai euskal dantza eta bai gitarra ikastaroan.

Zapatu honetan 18:00etan izango dute emanaldia Arretxinagako zubian eta hurrengo barikuan errepikapena egingo dute leku berean eta ordu berean.

Zinema adituak ez diren herritarrak jaialdia beste ikuspuntu batetik bizitzera gonbidatu nahi dituzte. Parte hartu nahi dutenek urriaren 1a aurretik eman behar dute izena.

Zapatuan [irailak 26] eta urriaren 2an eskainiko du antzezlana Abarka antzerki taldeak.

Barikuan [irailak 25] batuko dira 19:00etan, Kultur Etxean.

200 ikusle batu ziren Korrontzik Etorkizuna Dantza Taldearekin sortutako ikuskizunaz gozatzeko.

12:00etatik aurrera kalez kale ibiliko dira txistulariak Ondarroan.

Nerea Gartziak eta Ainhoa Etxebarriak Markina-Xemeinen egingo dute komediazko antzerkiaren estrenaldia zapatuan, 19:00etan.