
Udalhitz hitzarmenaren negoziazio mahaian oraindik ez dagoela "aurrerapen nahikorik" iritzita, LABek eta ELAk deituta, greba egin dute gaur (maiatzak 14) udal langileek. Grebaren jarraipenari buruzko balorazio "oso positiboa" egin dute sindikatuek, eta hurrengo maiatzaren 29ko mahai negoziatzailean aurrera pausurik egon ezean, sektoreak ekainaren 4ean berriz ere greba egingo duela iragarri dute.

Emakumezkoen Euskal Herriko txirrindulari lasterketarik entzutetsuena Mutrikutik eta Lea-Artibaitik pasatuko da, bihar [maiatzak 15] eta etzi [maiatzak 16].

Aulestiko Herri Txikiak Bizirik! plataformak sinadura bilketa jarri du martxan, Aulesti eta Markina-Xemein arteko zerbitzua maiztasun "egokiagaz" jarri, eta landa eremuko herritarrek herri handiagoetako zerbitzu berdinak edukitzeko eskatzeko.
![Aulestiko familia kaltetuetako kideek barikuan [maiatzak 8] egin zuten agerraldia.](https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2026/05/whatsapp-image-2026-05-08-at-22-13-07-1-1-900x675.jpeg)
2026-2027 ikasturterako eskolarako taxi zerbitzua kentzeko aukeraren aurrean, familia kaltetuetako hainbat kidek agerraldia egin zuten barikuan [maiatzak 8] Aulestin. Salatu zutenez, Hezkuntza Sailak har dezakeen erabakiak umeen segurtasuna arriskuan jartzeaz gain, landa eremuko enpleguan eta herri txikien etorkizunean ere ondorio larriak izango lituzke.

Aulestin ‘Zeruaren erdian’ komikiaren aurkezpenean batuko dira gaur [maiatzak 8], 18:30ean, Areto Nagusian. AmaHiru antzerki konpainiak ‘Etxea’ antzezlana eskaini du bihar [maiatzak 9], 19:00etan, Mutrikuko Zabiel kultur etxean.

Jabier Aranguena aulestiarrak urteetan bildutako materiala herritarren eskura jarri du, Aulestiko herriaren iragana eta oraina lotuko dituen webgunea sortuz: Izkilimine.eus. Proiektu «pertsonala» bada ere, herritarren parte hartzeagaz aberastu nahi du produktua.

'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpaina egiten ari da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea hirugarren urtez.

Lea Ibarreko Mankomunazgoak antolatuta, zapatuan [maiatzak 9] Gizaburuaga izan zen Lea Ibarreko umeen elkargunea. Besteren artean, jolasak, tailerrak eta Oier Magoaren ikuskizuna egon ziren: "Pozik gaude aurtengo jaiak eduki duen erantzunarekin".

Aulestiko adingabeen gurasoek agerraldia egingo dute bihar [maiatzak 8] 19:30ean, Aulestiko Urregarai eskolaren kanpoaldean.

UEMAk Otxandioko Udalarekin eta herriko eragileekin batera antolatu du Udalerri Euskaldunen Eguneko egitaraua. Horren baitan, bazkari herrikoia egingo dute, eta bertaratzeko tiketak barikura arte [maiatzak 8] egongo dira eskuragarri.


Maren Basterretxeak eta Uxue Alkortak 'Txepeldunak' umeentzako bertso antzerkia eskainiko dute bihar [apirilak 24] Aulestiko Udal Areto Nagusian.

Astelehenean Bilbon hasiko dute txapelketa, eta maiatzaren 29an eta 30ean lehiatuko dituzte finalak, Aulestin.

'Lau haizeetara' film laburren proiekzioa egongo da Aulestin, eta Metrokoadroka Sormen Lantegiko 'Bi baso bat ur' antzezlana Ziortza-Bolibarren.