Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Berriatua

Erroak Loran jaiak Berriatua hartuko du aste honetan

Barikuan [azaroak 27] Goikolau Saria emango diote Berriatuko Zesta Eskolari eta zapatuan [azaroak 28] Erroak Loran jaian krosa, sagardo dastaketa, erraldoien kalejira, bazkaria eta erromeria egongo dira, berriatuarrek egunaz gozatu dezaten.

Zazpi Hondartzak bizirik mantentzeko Saturraranetik hurrengo hondartzara joateko pasabide segurua exijitu dute

7plaixak bizirik plataformak, Mutrikuko Natur Taldeak eta Eguzki Talde Ekologistak bat egin dute aldarrikapenean, eta Saturraranetik Zazpi Hondartzera joateko pasabide segurua eskatu dute.

Leartibai Sarien bosgarren aldiak eskualdeko 15 ekintzaile saritu ditu

Leartibai Fundazioak 18.500 euro banatu zituen joan den eguenean [azaroak 19] eskualdeko egitasmoen artean.

Artisau eta ekoizleen "azoka polita"

Guztira 30 postuk osatu dute gaurko [azaroak 21] Berriatuko ekoizle eta artisauen azoka. Gainera, aurten, animaliak ere bueltatu dira.

"Nork bere lekutik eta elkarrekin", faxismoari feminismoz erantzungo diote

‘Ez ginen atzera egiteko jaio. Faxismoaren aurka, feminismoa’ lelopean kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Lea-Artibain eta Mutrikun ere aldarriz beteko dituzte kaleak.

Azaro akabuaren fonoteka propioa

Santa Zezilia jaiak ospatuko dituzte egunotan Lea-Artibain Mutrikun. Musika izango da protagonista: kontzertu, kalejira edota abesbatzen emanaldiak.

Ziklope euskarazko film onena

Xabat Lertxundiren 'Ziklope' film laburra saritu dute Eibarren

Euskarazko Film Labur Onenaren saria eskuratu du berriatuarraren film laburrak Eibarko Asier Errasti 27. Film Laburren Jaialdian. Saria ezustean hartu du, eta lantaldea eskertzeko baliatu du unea.

Gehiago