
Gaur [irailak 28], bihar [irailak 29], etzi [irailak 30] eta urriaren 1ean [eguena] greba egiteko deia egin du ELA sindikatuak. Soldata hobekuntzak, lanaldi osoak eta gaur egun dituzten eskubideei eustea dira grebaren aldarrikapenak. Bestalde, LAB sindikatuak antolakuntzaren eta borrokaren aldeko apustua egin du.

Eusko Jaurlaritzak kosta ertzeko itsas uretan baimendutako sare eta aparailu kopurua dekretu bidez handitu nahi izatea salatu du Eguzkik. Honen aurrean, alegazioak sartu ditu talde ekologistak.

UEMAren Esnatu dinamikagaz bat egin dute Lea-Artibaiko ikastetxeek. Hezkuntza proiektuan txertatuko dizten euskararen aldeko konpromisoak hartu dituzte.

Apnabik eta Aspace Bizkaiak ere balorazio oso positiboa egin diote programari. Mankomunitateak halako baliabideak eskaintzen jarraitzea beharrezkotzat du.

Ihart Arakistain-Maia Goikoetxea eta Aritz Erkiaga-Gorka Sorozabal bikoteek Jai Alai Ligaren Lauko Finalaren final handia jokatuko dute.

Jai Alai Leagueko Lauko Finaleko lehen finalerdiak jokatu dira Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan, eta sailkapeneko lehen bi bikoteek lortu dute finalerako txartela. Barandika-Basque eta Elaia-Arai bikoteek irailaren 28ko final handian izango dute hitzordua.

2012tik erretiro aurreratuagatiko kalte-ordaina jaso gabe daude 4545 irakasle jubilatu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatu dituzte aldarrikapena bistaratzeko.

Urriaren 5a [astelehena] izango da abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den Durangoko Azokaren guneetako programazioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epemuga. DA!PRO, Zu Non, Han DA! eta Ikasle Goiza egitasmoek ere zabalik dute izen ematea.

Markina-Xemein, Ondarroa, Mutriku eta Debako mendizaleak Saioa [Nafarroa, Baztan] mendira joango dira domekan [irailak 13].

Proposamenak aurkezteko azken eguna irailaren 21a [astelehena] izango da. Hautatutako sortzaile edo taldeak 15.000 euro jasoko dituzten proiektua garatzeko.

ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren. Jaurlaritzak 28 milioi eurora igo du ETEentzako eraldaketa programa horien aurrekontua: 14 milioi euro bakoitzarentzat.

Ispaster, Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein eta Ondarroako biztanleei ura zentzuz erabiltzeko eskatu die erakundeak, azken asteetako tenperatura altuen eta euri eskasiaren ondorioz, ibilguek ur maila baxua daukatelako.

Sarek eta Etxerate-k deituta, ehunka herritar mobilizatu dira hondartzetako abuztuko urteroko hitzorduan. Azkena izateko desioa adierazi dute.