
Azaroaren 5ean zendu zen langilea baso garbiketa lanetan zuhaitz batek kolpatu ostean. Sindikatuak salatu duenez, lau basogintzako langile zendu dira aurten, Euskal Herrian.

Goizeko pikete, kotxe karabana zein bide mozketekin eman diote hasiera gaur [azaroak 11] Greba Orokorrari, eta herri bakoitzeko mobilizazio propioekin amaitu dute. Sindikatuen arabera "jarraipen zabala" izan du etxebizitza eskubidearen aldeko grebak.

Hamaika irudi utzi dizkigu etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorreko goizak. Sindikatuek jakitera eman dutenez, jarraipen zabala izaten ari da Lea-Artibai eta Mutrikun.

Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek eta lan arloko sindikatu nagusiek greba orokorra deitu dute eguaztenerako [azaroak 11]. 18:00etan, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan egingo dituzte manifestazioak.

Maiatzean abiarazi zuen UEMAk Esnatu dinamika Lea-Artibain, eta ordutik hamaika izan dira ekimenagaz bat egin duten eskualdeko eragileak. Atzo [azaroak 6] amaiera ekitaldia egin zuten Aulestin, eta plaza bete jende elkartu zen euskararen alde. Hilabete hauetan eskualdean egindako lana goraipatzeaz gain, lanean jarraitzeko deia luzatu zuten bertan. Era berean, hizkuntza politiken eta lege babesa artikulatzeko beharra zegoela nabarmendu zuten.

Euskal rocka erdigunean jarriko duen kontzertua eskainiko dute bihar [azaroak 13] 19:00etan, Markina-Xemeingo Uni frontoian.

Antton Telleria, Asier K eta Beñat Iturberen bakarrizketak ikusteko aukera egongo da. Sarrerak 7 euroren truke egongo dira eskuragarri. Bazkideentzat, aldiz, 5 euroren truke.

Eguenean [azaroak 5] egingo dute proiekzioa, 18:30ean, Markina-Xemeingo Esperantza aretoan.

Eskualdean edateko uraren "horniduraren bermea handitzeko" eta zerbituzaren "kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko" helburuagaz egingo dute esku-hartzea.

Domekan [azaroak 1] kontzertua eskainiko du Murgi taldeak Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean. Doako emanaldia izango da.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada irekiak deitu ditu Ondarroa, Lekeitio eta Mutrikun, azaroaren 11ko Greba Orokorra antolatzeko.