Markina-Xemeingo Abarka Antzerki Taldeak 'Si vis pacem para bellum' antzezlana aurkeztuko du domekan [ekainak 28] 19:00etan, Arretxinagako zubian.


Amaitu dira Markina-Xemeingo Alde Zaharreko lanak, eta espazio berriari harrera egiteko ekitaldia egin zuten atzo [ekainak 18].

Markina-Xemeinek Zelaian hartuko du ekainaren 27an duatloi txikia.

Leartibai Fundazioaren sorreraren 25. urteurrena eta Lea Artibai Ikastetxea Kooperatiba bihurtu zeneko 50. urteurrena ospatu dute gaur [ekainak 15], ekitaldi bateratuan.

Euskaraz bizitzeko behar den dena eskatu dute milaka euskaltzalek Iruñean: "Ekosistema oso bat behar du euskarak; unibertso bat eratu behar dugu". Kontseiluak euskararen alde lanean jarraitzera deitu du, eta jakinarazi du, besteren artean, abenduaren 19an Iruñean mobilizazio bat egingo dutela, Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin.

Urreistik eta Solozabalek "maila altua" erakutsi zuten atzo. Horrez gain, Erkiagak eta Atainek segituan eurenganatu zuten kantxa.

Bizkaiko Foru Aldundia Lea-Artibaiko udalerrietan eskaintzen diren zerbitzu publikoen diagnostikoa egiten ari da. 'Herri Txiki Aukera Handi' programaren baitan, herritarren iritziak batzeko galdetegia zabaldu dute Lea-Artibaiko herritar guztientzat.

Txanika eta Salegi estreinatu ziren barikuan [ekainak 19] Markina-Xemeingo Grand Slamen. Erkiaga-Atain bikotea da A mutzoko liderra. B multzoan Urreistik eta Sorozabalek ez dute hutsik egin.

Ikasturteari amaiera emateko, zapaturako [ekainak 20] egitaraua antolatu du Markina-Xemeingo Morelarre talde feministak.

Ekainaren 27an [zapatua] egingo da kros herrikoia, eta dagoeneko izena eman daiteke; lasterketa egunera arte aukera egongo da izena emateko.

Espazio berrituaren hasiera ospatzeko, bihar [ekainak 18] 19:00etan, Goikoportalean egingo dute herritar guztientzako ekitaldia.

Zinegoak jaialdiak abiatutako ZG Hedapena programaren baitan, film labur sorta eskainiko dute zapatuan [ekainak 20] 12:00etan, Esperantza Aretoan.

Hamazortzi postuk eta hainbat lan eskaintzak osatu dute Berrikuntza Gunean egin den enplegu azoka.

Nagusien kategorian Edurne Arginzoniz Mendizabalen 'Kimua' izan da garailea. Gaztetxoen kategorian, Ixone Ugartetxea Intxausti saritu du epaimahaiak, 'Alarabi be jolasten!' kartelagatik.