
Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek eta lan arloko sindikatu nagusiek greba orokorra deitu dute eguaztenerako [azaroak 11]. 18:00etan, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan egingo dituzte manifestazioak.

Maiatzean abiarazi zuen UEMAk Esnatu dinamika Lea-Artibain, eta ordutik hamaika izan dira ekimenagaz bat egin duten eskualdeko eragileak. Atzo [azaroak 6] amaiera ekitaldia egin zuten Aulestin, eta plaza bete jende elkartu zen euskararen alde. Hilabete hauetan eskualdean egindako lana goraipatzeaz gain, lanean jarraitzeko deia luzatu zuten bertan. Era berean, hizkuntza politiken eta lege babesa artikulatzeko beharra zegoela nabarmendu zuten.

Errigora ‘Sustraitik Espaziora’ dokumentala aurkezten ari da Euskal Herriko hainbat txokotan. Euskarari Puzka kanpaina abiatu dute udazkenerako, eta euren lana erakusteagaz batera, herri baten indarrak gauzak aldatzeko ahalmena duela frogatuko dute. Bihar [azaroak 6] 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean ikusteko aukera egongo da.

Azaro osoa hartuko duen egitaraua prestatu du Mutrikuko Gaztetxeak 25. urteurrenari merezi duen lekua egiteko. Azaroaren 21eko jaialdia izango da hilabeteko egun seinalatuena, egun osoko egitarauarekin.

Burumendi espeleologia taldeko kideek 2023an egin zuten aurkikuntza. Gaur [azaroak 3] aurkeztu dute ofizialki aurkikuntza Irungo Gordailuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroan.

1.350 bonu sorta jarriko ditu Mutrikuko Udalak eskuragarri herritarrentzat azaroaren 14ra [zapatua] arte. 40.500 euroko kontsumoa sustatzea du helburu kanpainak.

Antzerkietako sarrerak eskuragarri daude Mutrikuko Turismo Bulegoan eta udalaren webgunean.

Eskualdean edateko uraren "horniduraren bermea handitzeko" eta zerbituzaren "kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko" helburuagaz egingo dute esku-hartzea.

Jaialdiko kontzertuetako sarrerak eskuragarri daude Loretxu, Zubiaram eta Txirlatxon.

Talaixa Triatloi klubak 23. aldiz antolatu du Mutrikuko Herri Krosa. Zapatuan [urriak 31] lehiatuko dira adin guztietako korrikalariak, eta barikura arte [urriak 30] egongo da izena emateko aukera.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada irekiak deitu ditu Ondarroa, Lekeitio eta Mutrikun, azaroaren 11ko Greba Orokorra antolatzeko.

Zapatuan [urriak 17] garagardo artisauen eta bertoko ekoizleen plaza bihurtu zen Mutrikuko Beheko Plaza.