
Ondarroa Arraun Elkarteak urrezko domina bi lortu ditu Espainiako Batel Txapelketan. Elantxobek Bizkaiko Trainerilla Ligaren lehen bi jardunaldiak hartu ditu iragan asteburuan, eta asteburu honetan Lekeitioren txanda izango da; hurrengoan, Ondarroak hartuko du txapelketa.

Lekeitio, Ondarroa, Mutriku eta Markina-Xemeinen egingo diren bilketek Kubako herriari laguntzea dute helburu, oinarrizko produktuen eskasia gero eta handiagoa den testuinguruan.

Pedro Lasarte Iparragirre 'Toxu' artista ondarrutarrak txikitatik daukan artista sena jarraitu du bizitza osoan. Gaur egun ere sortzen jarraitzen du, eta kulturari bultzada emateko euskal artisten arteko sarearen garrantzia azpimarratu du.

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren balio soziala ikertu dute Ane Zuazubiskar Iñarra eta Eneko Bidegain Aire Mondragon Unibertsitateko irakasleek, eta gizartearentzat sortzen duen balio sozial eta sozioekonomikoa "handia" dela ondorioztatu dute.

Franck Dolosor 'Haltza'-k 'Gernika batailoia, askatasunaren ametsa' liburua aurkeztuko du barikuan [apirilak 17] 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak hamazortzi eragilerekin batera aurkeztu du ‘Esnatu’ dinamika, eta eragileek konpromiso zehatzak hartu dituzte.

Barikuan Franck Dolosorrek 'Gernika bataloia, askatasunaren ametsa' liburua aurkeztu zuen eta jendez bete zen Kofradia Zaharra. Antolatzaileek hitzaldiaren "balorazio oso positiboa" egin dute.

Apirilaren 22an [eguaztena] AEK-k eskola bat eskainiko du doan. Horrez gain, maiatzaren 22an Mintzodromoa egingo dute.

Ondarroako Gazte Asanbladak egun guztiko egitaraua antolatu du apirilaren 25erako [zapatua]. Asanbladako kideek zabaldutako galdetegia beteta edo Alai tabernan izena emanda apuntatu daiteke bazkarian.

450 herritar batu zituen irteerak, eta mendigoizale zein antolatzaileek mendi-bueltaren eta sortutakoaren giroaren balorazio "positiboa" egin dute.

Ondarroako Torturatuen Sareak antolatuta, Olatz Dañobeitia Ceballos lekeitiarrak 'Sorginak, putak, terroristak. Indarkeria matxistarenertzak: tortura politikoa' liburua aurkeztuko du eguenean [apirilak 16], 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

24. Korrikak "babes zabala" eduki duela eta parte-hartzea "masiboa" izan dela azpimarratu dute gaur goizean AEKko kideek. 12. eguna izeneko ekimena iragarri dute.