
Irailaren 19an Hazparnen hasiko dute Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, eta marka, iruditeria, eszenografia eta sintonia aurkeztu dituzte.

Bixi ekimenak Ondarroatik Bedarona arteko joan-etorria egingo du bizikletan zapatuan [irailak 12]. Fibrosi Kistikoari ikusgarritasuna ematea du helburu ekimenak.

Lekittarrak seigarren postua lortu du 131. Kontxako Banderako lehen jardunaldian. Aurreikuspenak bete eta lehen postua lortu du Oriok, Ondarroarentzat gordin agertu den estropadan. Arraun Lagunak espero bezain indartsu agertu eta nagusi izan da Donostiako badian.

San Juan nagusitu da 19. Kontxako Banderaren sailkapen estropadan. Ondarroa hamahirugarrena izan da, eta jarraian sailkatu da Lekittarra. Zarautzek estropada gogoangarria egin du, eta Kontxan ariko da, zortzigarren sailkatuta.

Isuntza eta Ondarroa seigarren eta zazpigarren sailkatu dira 131. Donostiako Banderaren sailkapen estropadan. 'Lekittarra' eta 'Antiguako Ama', beraz, Kontxan izango dira. Mutrikuk zarratu du gaurko sailkapena, onenen parean arraun eginez.

Urriaren 10era arte egongo da proiektuak aurkezteko aukera, eta epaimahaiak urriaren 31 baino lehen izendatuko du irabazlea.

Markina-Xemein, Ondarroa, Mutriku eta Debako mendizaleak Saioa [Nafarroa, Baztan] mendira joango dira domekan [irailak 13].

Proposamenak aurkezteko azken eguna irailaren 21a [astelehena] izango da. Hautatutako sortzaile edo taldeak 15.000 euro jasoko dituzten proiektua garatzeko.

Irailaren 20ra arte egongo da zabalik azoka, Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan. Lortutako dirua Peruko Defensoria de la Mujer Alto Trujillo proiektura bideratuko dute.

ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren. Jaurlaritzak 28 milioi eurora igo du ETEentzako eraldaketa programa horien aurrekontua: 14 milioi euro bakoitzarentzat.

Udal ordezkariek agintaldiko "erronka handi" gisa definitu dute argitalpena.

Hamalu urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa izango da. Izena emateko aukera egongo da irailaren 7ra arte.