
Munitibarko frontoian pilota hotsak entzutea ohiko bihurtu da azken urteetan. Herriko haurrek herrian pilotan aritzeko aukera badutela adierazten duten hotsak dira, hala ere, gazteak dira hots horiek. Herriko haur eta gazteak herrian geratu ahal izateko, duela hamazazpi urte sortu zen Lea Ibarra Motrollo Pilota Elkartea.

Lea-Artibain ortugintzako ustiategi berria martxan: ekintzaile baten bila dabil Haztegia proiektua. Izena emateko epea ekainaren 26ra arte egongo da zabalik

Euskara eta feminismoa ardatz hartuta, 11barrik andrazko esanguratsuen biografiak jasotzen dihardu, horiek hainbat diziplinatan gizarteari egiten ari diren ekarpenari ikusgarritasuna emateko helburuz. Ikus sarrera guztiak 11barriren webguneko 'Testuen bankua' atalean.

UEMAren Esnatu dinamikak Lea-Artibaiko udal ordezkari eta eragileak batu zituen atzo [maiatzak 27] Markina-Xemeinen. Euskararekiko kontzientzia, ahalduntzea, babes legala eta UEMAren lurralde estrategia izan zituzten hizpide.

Astelehenean lau adin txikikok jasandako erasoa salatu dute Ondarroako Udalak, Diarrotsa Gazte Feminista taldeak, Mugimendu Feministak eta Itaiak.

Bizkaiko Foru Aldundiak bizkaibus zerbitzua indartuko du Lea-Artibain, "lurralde kohesioa indartu eta landa eremuen isolamenduari aurre egiteko".

Aztik eta Tecnaliak sinatutako epe luzeko hitzarmen estrategikoak industriaren digitalizazioa, AA, elikadura-sistema jasangarriak, blue food eta bioekonomia uztartzen ditu, eta helburu du elkarrekin negozio-unitate bat sortzea, teknologia merkatura azkarrago transferitzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak Igeribideak programa jarri du martxan. Itsasoan igeriketa segurua sustatzea da zirkuituaren helburua, eta Lekeitioko Isuntza eta Ondarroako Arrigorri hondartzan egingo dituzte jarduerak.

Ondarroako Arbide Eskalada taldeak bigarren Psikoblock Txapelketa antolatu du zapaturako [maiatzak 30].

Sport Clube União Torreense taldeagaz Portugalgo Kopa irabazita, Perezek Lehen Mailara igotzeko partida erabakigarria jokatuko du eguenean [maiatzak 28].

Bizkaiko Atletismo Txapelketan urrezko dominak eskuratu dituzte Garazi Agirre eta Irati Solabarrieta ondarrutarrek eta Ainara Mugartegi markina-xemeindarrak.