2026/5

Espainiako trainerila txapelketa castro urdiales

Seigarren bandera etxean, harro dagoen herri bat eraiki dute Ondarroako neskek

Ondarroako neska gazteek Espainiako Trainerillen Txapelketako bandera eskuratu dute, orain arteko denboraldi borobilari eutsiz. Isuntzak, Mutrikuk eta Mundakak ere indar erakusketa egin zuten atzo [maiatzak 24] Castro Urdialeseko uretan.

Lekeitioko arrantzale bat hil da Senegalgo uretan

Bermeoko Atunsa enpresan egiten zuen lan Senegalgo uretan hil den langileak.

Helmugak Bizipoza jaiaren hasiera

Helmugak Bizipoza Jaiak ehunka lagun batu ditu Lea-Artibain, elkartasunaren eta euskararen alde

Berriatua izan da asteburuko erdigunea, Bizipoza Elkartearen eta Helmugaken eskutik antolatutako hiru eguneko jai arrakastatsuan.

Munitibarko Habixi Elkargunearen lehenengo urteurrena

Habixi Elkarguneak bere lehen loraldia ospatu du

'Gaurko hazixe, bixerko loraldixe' lelopean, urtebeteko ibilbidea ospatu dute Munitibarko Habixi Elkarguneko kideek. Herritarren erantzun ona nabarmendu dute, eta etorkizunera begira hazten jarraitzeko asmoa agertu dute.

Udabirra Fest Amoroto 2026

100 kilo txerriki ari dira prestatzen Udabirra Fest jaian

Goiza lasai hasi dute amorotarrek, baina gaur [maiatzak 23] arratsaldean jende ugari espero dute herriko frontoian. 16:00etatik aurrera Amorotoko Pala Txapelketako finalak jokatuko dituzte, eta 20:00etan Kittu taldea egongo da.

Helmugak Bizipoza jaia Etxebarrian

Beroak ez du Helmugak Bizipoza jaia eten

Hiru eguneko egitarauari giro beroan eman zioten hasiera atzo [maiatzak 22] Berriatuan, eta lehen egunaren harreragaz «oso pozik» agertu dira antolatzaileak. Helmugak erronkak Lea-Artibaiko herriak zeharkatzen jarraituko du gaur [maiatzak 23], 22:00etan erronkagaz amaitzen duten arte. Bihar [maiatzak 24], ostera, jai egun handia ospatuko dute: pailazoak, erraldoiak, ikuskizunak eta beste hamaika ekintza egongo dira.

Giro eder eta eguzkitsuan ospatu da Bertso Topaketa Ondarroan

Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastola eta Zaldupe Eskolako ikasleak gaurko [maiatzak 22] Bertso Topaketetan batu dira, ikasturtean ikasitakoa erakusteko.

Orio nagusitu da Mutrikuko uretan

Isuntza, Ondarroa, Mutriku eta Busturialdeko gizonezko seniorren traineren topagune izan da Mutriku joan den zapatuan [maiatzak 23]. Oriok eskuratu du Mutrikuko 25. Bandera, Donostiarraren nagusitasunarekin amaituz.

Iban-Liher eta Remen-Baltza nagusi Amorotoko 34. Pala Txapelketan

Giro bikainak eta frontoi beteak markatu dute Amorotoko Udabirra Festa eta pala txapelketako final handia.

Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek hiru greba egun egin dituzte

Martitzenean, atzo eta gaur greba egin dute Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek. Maiatzaren 27an egingo dute hurrengo bilera patronalarekin.

Bizkaiko arrain kontserberetako grebak "jarraipen zabala" izan du

Kontserberetako langileek "hitzarmen duina" eskatu dute. Goizean piketeak egin dituzte eskualdean, eta ondoren, Bilboko manifestaziora joan dira.

Arnoko XX. Mendi Ibilaldia egingo dute mutrikuarrek

Burumendi Mendizale Elkarteak 22 kilometroko ibilbidea antolatu du ekainak 7rako, eta izena emateko epea bihar arte [maiatzak 22] egongo da zabalik.

Berriatuak aparkalekuak ahalbidetu ditu Helmugak Bizipoza Jairako

Garraio publikoz, kotxez eta furgoneta edo autokarabana bidez heltzeko eta Berriatuan aparkatzeko argibideak plazaratu ditu Helmugak Bizipoza Jaiko antolakuntzak asteburu honetarako [maiatzak 22, 23 eta 24].

Gehiago