2026/5

47. Euskal Zine Bilera.

Euskal Zine Bilerak zabaldu du 49. edizioko lehiaketan izena emateko epea

Lekeitioko euskarazko zinema jaialdiak uztailaren 30era arte jasoko ditu Sail Ofizialeko film laburrak.

Gure Esku

Herritu ekimena aurkeztuko du Gure Eskuk Ondarroan

Bihar [maiatzak 19] aurkeztuko dute Ondarroan, 19:00etan, Kofradia Zaharrean.

Iparra eta hegoa "haize bolada bakarrean" batu ditu Lekeitiok

Iparraldeko Haizeak jaialdia "giro bikainean eta jarraipan zabalagaz" ospatu dute herritarrek. Bertsoek, kantu poteoak, azokak, erraldoiek eta musika emanaldiek asteburu borobila sortu dute.

Isuntza eta Ondarroa, nagusi Euskadiko Trainerilla Txapelketan

Lea-Artibaiko eta Mutrikuko klubek maila ikusgarria eman dute Ondarroako uretan, eta hainbat Euskadiko bandera eskuratu dituzte.

Iker Badiola ikerlariak "hunkituta" jaso du Zilarrezko Antxoa

25. Antxoa Eguna ospatzen dabiltza gaur [maiatzak 16] ondarrutarrak. Iker Badiola ikerlariak jaso du Zilarrezko Antxoa, eta esker hitzak bota ditu Kofradia Zaharreko balkoitik.

Bizkaiko arrain kontserberetako langileak kalera atera dira

Langileek "hitzarmen duina" eskatu dute. Bi egunetako lanuzteen ondoren, maiatzaren 21ean greba egingo dute.

Eduki babestua

Iker Badiola: "Zientzia ez da magia; ezagutzen eta ikusten ez duguna ulertzeko ahalegina da"

Iker Badiola Etxaburu ikerlari ondarrutarrak «hunkituta» jaso du Antxoa Egunean emango dioten aitortza; izan ere, zapatuan, Zilarrezko Antxoa jasoko du. Ondarroako Udalak ikerlariak isilean egindako lana bistaratu eta herriari erakutsi nahi izan dio, zientziaren eta ikerketaren garrantzia azpimarratzeko.

Lekeitioko Herri Eskolako Familien Egunerako izena emateko epea domekan amaituko da

Maiatzaren 30ean ospatuko den jaialdiak tailerrak, musika, bazkaria, jolasak eta talent showa izango ditu familia giroan.

Tiraldi gogorrez betetako txapelketa hartu du Ondarroak

Ondarroan jokatu dute joan den domekan [maiatzak 10] Lur Gaineko Sokatira Txapelketa. Mutriku Sokatira Taldea Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri eta Akelarre taldeen aurka aritu zen norgehiagoka tiraketetan.

Ondarroa

Lorpen handiko asteburua izan du Aurrera Kirol Elkarteak

Kadeteen mailako jokalariak lehenengo mailatik Lehentasun mailara igo dira. Gazteen taldeak, berriz, Lehentasun Maila gaindiduta, Ohorezko Mailan lortu du lekua.

Ekainaren 13an izango da Etxebarriko Ganadu Azoka

Produktuen postua ipini edo animaliak eraman nahi dituztenek maiatzaren 15era arte edukiko dute izena emateko aukera.

Lekeitioko Andraetxea

Lekeitioko Andraetxeak patriarkatua eta gorputzak lantzeko formakuntza antolatu du

Emaginen eskutik eskainiko diren hiru saioek patriarkatuak eguneroko bizitzan eta harremanetan duen eragina identifikatzeko tresnak eskainiko dituzte.

Gehiago