Lujuak eta Estradak irabazi dute XVIII. San Migel Rallysprinta

56 taldek lehiatu zuten zapatuan [uztailak 4] Elgoibar eta Etxebarria batu zituen erlojupekoa; eskualdeko 30 parte hartzaile egon ziren.

San Martin Eguneko paella jana

Giro ona, sanmartinetako osagai nagusia

Kuadrillak paella janean batu dira gaur [uztailak 4], frontoiaren babesean. Jasekue kuadrillarena izan da goxoena epaimahaikideen iritziz.

Ongietorri "goxoa" egin diete saharar ume errefuxiatuei

Martitzenean [ekainak 30] heldu ziren saharar ume errefuxiatuak Ondarroara eta inguruko herrietara, eta atzo [uztailak 2] ongietorria egin zioten.

Ainhoa Etxebarria Aktorea

Ainhoa Etxebarria: "Protagonista queerrak dituen euskarazko fikzioa gazteengana iristea lorpen handia da"

Bi estreinaldi garrantzitsu izan ditu ekainean Ainhoa Etxebarria ondarrutarrak: Primeraneko ‘Tamara ta Mara’ eta Telecincoko ‘Ella, maldita alma’. Aktorea bi esperientziez, erronka pertsonalez eta euskaraz produzitzearen garrantziaz aritu da. Hala, betidanik izan duen ametsa azaleratu du: noizbait Sara Montiel aktorearen papera egitea.

"Indarrez, kemenez eta gogoz" erantzuteko beharra du Lea-Artibaik

Euskal Herriko eskualderik euskaldunena da Lea-Artibai; lurralde guztian, arnasgune den bakarra. Hala ere, Siadecok UEMAren enkarguz egindako euskararen egoerari buruzko azken ikerketako datuetan oinarrituta, izate horri eusteko aparteko ahalegina egin beharko du Lea-Artibaik. Euskararen erabileraren beheranzko joera gelditu eta iraultzen ez bada, laster galduko da arnasgune izaera.

Maribel Aiertza, idazlea

"Bost euroko kamiseta baten atzean zer dagoen kontatu nahi nuen"

Maribel Aiertza idazle etxebarritarrak ‘Fashion’ eleberria argitaratu du, moda industriaren alde iluna, sare sozialen eragina eta gazteen zaurgarritasuna uztartzen dituen thrillerra. Hausnarketarako espazioak zabaldu nahi izan ditu.

'Zaborrik gabeko kostaldearen alde' ekimenak Gipuzkoako kostaldea zeharkatu du

'Zaborrik gabeko kostaldearen alde' ekimenaren barnean, Jon Aztiria mendi korrikalariak Gipuzkoako kosta zeharkatu du korrika, 100 kilometroko erronka burutuz.

'Txepeldunak' antzezlana Aulestira helduko da

Maren Basterretxeak eta Uxue Alkortak 'Txepeldunak' umeentzako bertso antzerkia eskainiko dute bihar [apirilak 24] Aulestiko Udal Areto Nagusian.

Mutrikuk emakumezkoen III. pala txapelketako finalak hartuko ditu zapatuan

Antolakuntzak egindako txapelketa amaituko da lehen eta bigarren mailako finalekin eta frontoira publiko gehiago erakartzea du helburu.

Bertsolaritza

Aulestin jokatuko dituzte Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finalak

Astelehenean Bilbon hasiko dute txapelketa, eta maiatzaren 29an eta 30ean lehiatuko dituzte finalak, Aulestin.

Haurrentzako ipuin kontaketa saioa egongo da Etxebarrian

Lur Korta ipuin kontalaria etzi [apirilak 24] 17:30ean egongo da udal liburutegian.

Ondarroa BHIko 140 ikaslek bertoko zuhaitzak landatu dituzte

PAT 2026 proiektuaren barruan ingurumenari eta kulturari buruzko zenbat ekintza egin dituzte Ondarroa BHIko ikasleek. Gaur [apirilak 22] bertoko zuhaitzak landatu dituzte.

Zapatuan kantu bazkaria egongo da Zaldupe Eskolan

Bazkariko tiketak bihar [apirilak 23] arte egongo dira salgai Zaldupe Eskolan eta Gau-Txori tabernan.

Markina-Xemein

Eskatza Arte Espazioko ikasleen erakusketak ateak zabalik ditu

Erakusketa Karmeldarren Aretoan egongo da ikusgai eguenera arte [apirilak 23].

Gehiago