
Erlojupekoan lehiatuko diren 56 taldeen artean, Lea-Artibaiko 30 parte hartzaile egongo dira zapatuan [uztailak 4].

Eguzkik dragatze lanak uda garaian egitea salatu du. Horren harira, Eusko Jaurlaritzako Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzari helaraziko dio kexa talde ekologistak.

Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen 'Busti Zaitez' esklerosi anizkoitza duten pertsonen aldeko kanpainaren hogeitabederatzigarren aldia ospatuko dute domekan.

Saihesbideko lanak aldi baterako eten behar izan dituzte aurrez ezagutzen ez zuten egoera geologikoa dela eta. Carlos Alzaga azpiegituretako eta lurralde garapenerako saileko foru diputatuak egoera honen aurrean hartutako neurriei buruzko azalpenak eman zituen atzo [ekainak 30].

Egoera ekonomikoak behartutako erabakia izan dela adierazi dute. Egoitzaren itxierak ez badu proiektuaren amaiera ekarriko ere, euskarazko komunikazio sistemak dituen ahulgune estrukturalen erakusgarri dela salatu dute.

Badator Txan Txun Txunen igoera, eta honekin batera, Amorotoko San Martin jaien hasiera. Bihartik [uztailak 1] domekara arte [uztailak 5], kontzertuak, bazkaria eta adin guztietako herritarrentzako eskaintzagaz bete dute egitaraua.

Alboko Esklerosi Amiotrofikoa ikusarazteko ekitaldi solidarioak Lekeitio bete zuen, zapatuan [ekainak 27] .

EAJren barne botere egiturak eta JoBuBi gazteen gainbehera aztertzen dituen lana izango da hizpide Azkue aretoan.

Berriatuan egindako jardunaldiak eskualdeko gazteen arteko harremanak sendotu ditu eta maiatzaren amaieran Elorrion egingo diren Euskal Herri mailako topaketen atariko gisa balio izan du, testuinguru politikoaren aurrean erantzun kolektiboa artikulatzeko helburuarekin.

Bihar [apirilak 20] Helmugak Bizipoza jaia eta Bizipoza Eskola aurkeztuko dute Markina-Xemeinen, 18:30ean, udaletxeko pleno aretoan. Apirilaren 28an Ondarroan aurkeztuko dute, eta 29an, berriz, Lekeition.

Musika eta dantzen bitartez Markina-Xemeingo kaleak girotu zituen taldeak joan den zapatuan [apirilak 18], eta egungo egoera onaren eta taldearen etorkizunaren erakusle izan zen urteurren jaia.

Guraso Elkarteak sustatutako ekimenak heriotza modu naturalean lantzea du helburu, familiei eta umeei tresnak eskainiz eta tabu bihurtu den gai bati ikuspegi parte-hartzailea emanez.