Deialdiak

Eskualdeko rally arinenak lehiatuko dira San Miguel Rallysprintean

Erlojupekoan lehiatuko diren 56 taldeen artean, Lea-Artibaiko 30 parte hartzaile egongo dira zapatuan [uztailak 4].

Eguzkik ez du begi onez ikusi dragatze lanak bainu garaian egitea

Eguzkik dragatze lanak uda garaian egitea salatu du. Horren harira, Eusko Jaurlaritzako Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzari helaraziko dio kexa talde ekologistak.

Esklerosi anizkoitza duten pertsonei laguntzeko bainua hartuko du Lea-Artibaik

Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen 'Busti Zaitez' esklerosi anizkoitza duten pertsonen aldeko kanpainaren hogeitabederatzigarren aldia ospatuko dute domekan.

Aldundiak "segurtasunez" berrartuko ditu irailean Markina-Xemeingo saihesbideko lanak

Saihesbideko lanak aldi baterako eten behar izan dituzte aurrez ezagutzen ez zuten egoera geologikoa dela eta. Carlos Alzaga azpiegituretako eta lurralde garapenerako saileko foru diputatuak egoera honen aurrean hartutako neurriei buruzko azalpenak eman zituen atzo [ekainak 30].

Hamaika Telebistak Gasteizko egoitza itxi behar izan du

Egoera ekonomikoak behartutako erabakia izan dela adierazi dute. Egoitzaren itxierak ez badu proiektuaren amaiera ekarriko ere, euskarazko komunikazio sistemak dituen ahulgune estrukturalen erakusgarri dela salatu dute.

Amorotoko San Martin eguna 2023

"Kuadrillaka, baina denok elkarregaz" ospatuko dituzte Amorotoko sanmartinak

Badator Txan Txun Txunen igoera, eta honekin batera, Amorotoko San Martin jaien hasiera. Bihartik [uztailak 1] domekara arte [uztailak 5], kontzertuak, bazkaria eta adin guztietako herritarrentzako eskaintzagaz bete dute egitaraua.

Danok BatELA "itzela" izan da

Alboko Esklerosi Amiotrofikoa ikusarazteko ekitaldi solidarioak Lekeitio bete zuen, zapatuan [ekainak 27] .

Ahoztar Zelaietak El Pradalismo liburua aurkeztuko du Lekeition eguenean

EAJren barne botere egiturak eta JoBuBi gazteen gainbehera aztertzen dituen lana izango da hizpide Azkue aretoan.

Gaztetxe eta gazte asanbladen topaketek indarra hartu dute Lea-Artibain elkarlana eta saretzea sendotzeko

Berriatuan egindako jardunaldiak eskualdeko gazteen arteko harremanak sendotu ditu eta maiatzaren amaieran Elorrion egingo diren Euskal Herri mailako topaketen atariko gisa balio izan du, testuinguru politikoaren aurrean erantzun kolektiboa artikulatzeko helburuarekin.

Helmugak Bizipoza jaia aurkeztuko dute Markina-Xemeinen

Bihar [apirilak 20] Helmugak Bizipoza jaia eta Bizipoza Eskola aurkeztuko dute Markina-Xemeinen, 18:30ean, udaletxeko pleno aretoan. Apirilaren 28an Ondarroan aurkeztuko dute, eta 29an, berriz, Lekeition.

zerutxu dantza taldea markina-xemein

60. urteurrena dantzan ospatu du Zerutxu Dantza Taldeak

Musika eta dantzen bitartez Markina-Xemeingo kaleak girotu zituen taldeak joan den zapatuan [apirilak 18], eta egungo egoera onaren eta taldearen etorkizunaren erakusle izan zen urteurren jaia.

Haur eta nerabeei heriotzari buruz hitz egiteko solasaldia eta tailerra antolatu dituzte Lekeition

Guraso Elkarteak sustatutako ekimenak heriotza modu naturalean lantzea du helburu, familiei eta umeei tresnak eskainiz eta tabu bihurtu den gai bati ikuspegi parte-hartzailea emanez.

Gehiago