
Berdintasun Sailak, Berritxuko Foro Feministak eta Enarak kooperatibak sustatutako bigarren liburuxkak sektoreko emakume profesionalentzako tresna praktikoak eskaintzen ditu.

18 etxola jarriko dituzte Plazabarripean eta zelaian, ekoizleen produktuekin, abereekin eta eta bildots pintxoen eskaintzarekin. Zapatuan [maiatzak 9], 10:00etatik 14:00etara izango dute herritarrek bertaratzeko aukera.

Epaimahai profesionalak Ilunpe tabernaren 'Fantasia' pintxoari eman dio txapela. Herritarrek, aldiz, Noa tabernako 'Alaia' pintxoa egin dute irabazle.

'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpaina egiten ari da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea hirugarren urtez.

Atzo [maiatzak 4] eman zioten hasiera aste osoko programazioari, eta zapatuan [maiatzak 9] amaituko da, 'Berriz etorriko zera' dokumentalaren estreinaldiagaz.

Kolorez, musikaz eta emozioz beteriko aurkezpen ekitaldian ezagutarazi dute Berriatuan egingo den Helmugak Bizipoza Jaiaren egitarau osoa, kirola, elkartasuna, euskara eta herri giroa uztartuko dituen hiru eguneko ospakizunarekin.

MITECOren diru-laguntzari esker, Lea Ibarreko Udal Mankomunitateak 2025 eta 2026 artean energia garbia, basoen kudeaketa jasangarria eta baliabideen erabilera adimentsua sustatuko dituzten hainbat proiektu garatuko ditu.

Datorren astean Gipuzkoako binakako txapelketa jokatuko du Sagarmendik.

Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 1a izango da, eta Mutrikuko Udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira.

Mende laurdeneko ibilbidea ospatzeko hilabetero jarduerak antolatu ditu, maiatzean abiatuko den egitarau zabalarekin eta urte osoan zehar luzatuko diren ekimenekin.

Nagusiek eta umeek izango dute parte hartzeko aukera, eta kartelak aurkezteko epea maiatzaren 15era arte egongo da zabalik.

Lekeitioko Udalak antolatutako mendi martxak haur, gazte eta helduen parte hartzea sustatuko du domekan, Independentzia plazatik abiatuta.

Mutrikuko Gaztetxeak Azken Gudura Ala jaialdia hartuko du bihar [maiatzak 1], 22:30ean hasita. Showcase formatudun emanaldiak egingo dituzte lehenik, Mateo Zikuta eta El Gartoren kontzertua orduko. Pintxadak biribilduko du hip-hop gaualdia.