
Euskal presoen eskubideen aldeko elkarteak jakinarazi du datorren urtean "trantsizio aldia" hasiko dela. ‘Helmuga, denak etxera’ lelopean egingo da urte hasierako azken martxa handia izan daitekeena.

Unax Solabarrieta Bilbaok, Irati Solabarrieta Bilbaok, Ainara Mugartegi Solozabalek, Sara Asenjo Arrienek eta Olaia Zatika Belaustegik emaitza oso onak lortu dituzte Euskadiko Atletismo Txapelketan.

Ihart Arakistainek eta Arai Lejardik lehendabiziko aldiz irabazi dute Iron Cup txapelketa. Gizonezkoen lehian, Alex Goitia eta Gorka Sorozabal dominatzaile suertatu dira.

Irailaren 19tik abenduaren 20ra izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, eta saio guztietarako sarrerak ekainaren 17an jarriko dira salgai bertsosarrerak.eus atarian. Irailaren 27an Lekeition jokatuko dute kanporaketa bat. Lea-Artibaiko hiru bertsolarik parte hartuko dute: Nerea Ibarzabal Salegik, Xabat Galletebeitia Abaroak eta Aissa Intxausti Aburruzak.

Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta, 22 kilometroko ibilbidea egin zuten domekan medizaleek. Guztira 235 lagun btu ziren, eta 37 lagun aritu ziren boluntario lanetan.

Iruñea euskararen aldeko mobilizazio handi baten epizentroa izango da zapatuan (ekainak 13), 'Euskaltzaleon Martxa' lelopean mobilizatuko baitira Euskal Herri osoko euskaltzaleak. Bertara joateko autobusa antolatu dute euskaltzaleek Ondarroa, Markina-Xemein, Lekeitio eta Mutrikutik.

III. Mikroipuin lehiaketarekin gauzatu da hamar eguneko programazioa izan duen ekitaldia.

Bidegorrien inbertsio handiagoak ibilgailu pribatua gutxiago erabiltzea dakarrela nabarmendu du Eguzkik. Bide horretatik, bidegorriak txirrindulari eta oinezkoen segurtasuan handitu eta ingurumenari onura ekarriko liokela azpimarratu du.

Getarian lehiatu zen atzo [ekainak 6] Euskadiko Traineru Txapelketa. Emakumezkoetan, ondarrutarrak seigarrenak izan ziren, eta, lekeitiarrak, zortzigarrenak. Gizonezkoetan, aldiz, zazpigarren sailkatu ziren Lekeitiokoak.

Talde txuri-urdinak lehen hamaikakoan egin duen kontraturik luzeena da mutrikuarrarena.

Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta, 22 kilometroko ibilbidea egingo dute domekan [ekainak 7].

11:30ean emango diote hasiera Mutrikuko Umeen Euskal Jaiari bihar. Aurten, ez dute parte hartuko beste herrietako dantza taldeek.

Zerbitzua jaso nahi duten 13 eta 30 urte bitarteko gazteek ekainaren 15a baino lehen eman beharko dute izena.

Mutrikuko XII. Sprint Triatloia irabazi zuten Maddi Marquet Ferranek eta Joanes Goitisolo Otazuak; ordu bete eta hamar minutuko eta 58 minutu eta 33 segundo markekin, hurrenez hurren.