Markina-Xemeingo Landare Azokak erosle fidelak dauzka
Zaparrada eta aterrune artean egin da azoka gaur goizean [otsailak 10], Zelaiaren bueltan. Landare haztegietakoek ondo saldu dute, ohi legez, goizeko lehen orduan batez ere. "Markina-Xemein oso plaza ona da landare azoka egiteko".
Lotsak mozorrotuta atera dira herritarrak kalera
Eguraldi goibelari aurpegi ona jarrita, kolorez eta alaitasunez ari dira ospatzen herritarrak inauteri zapatua. Etxebarrian eta Aulestin, kalejiran eta bazkaritan elkartu dira kuadrillak eguerdian.
Gorriek asmatu egin dute Unin
Lan handia eginda eta euren buruan sinistuta, zortzigarren puntua eskuratu dute Markina-Xemeingo pilota jaialdian Jakak eta Mariezkurrenak. Peña eta Eskiroz maila oso onean aritu dira.
Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso du Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak
Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren Sariak banatu zituen atzo arratsaldean Gasteizen, praktika aurreratuak dituzten enpresei aitortza egiteko.
Bi bizikleta elektriko, Gabonetan Mutrikuko komertziora entxufatzeko
Gaur hasi eta hiru astez, 'Entxufatu Mutrikuko komertziora!' kanpaina egingo da, Gabonetako erosketak udalerriko dendetan egitea bultzatzeko eta horrek herriarentzako duen garrantzia bistaratzeko. 49 establezimendu atxikitu dira.
Ereindako haziek loratzen jarraitzen dute Berriatuan
Erroak Loran jaiak jende asko batu du gaur [azaroak 25] Berriatuan. Azokak hartu du plaza goizean, bazkariak frontoia eguerdian eta erromeria doinuek plazako karpa arratsaldetik aurrera. Zapi morez bete da ospakizun eremua, indarkeriaren amaiera eskatzeko.
Familiarteko giroa Santa Katalina Egunerako
Ume, gazte eta heldu, guztiak batu dira Santa Katalina Eguneko ospakizunetan Gizaburuagan. 40 nagusi eta 12 gazte eta ume batu dira herri bazkarian. Pertsonen arteko harremanak errespetuan, autonomian eta berdintasunean oinarrituko dituen gizarte batean bizitzeko premia azaleratu dute Azaroak 25eko adierazpenean.
Kaleko katuen populazioa kontrolatuta dago Lekeition
Lekeitioko Udalak eta herriko eragile batzuek orain dela ia lau urte jarri zuten martxan kaleko katuen koloniak kontrolatzeko kanpaina: 2019tik gaur egunera arte, 200 katu inguru esterilizatu dituzte eta katuei jaten emateko hamar gune jarri dituzte.
'Euskara ahotik bihotzera' horma-irudia egin dute Berriatuko eskolakoek
Gaur hasi (abenduak 1) eta bihar amaituko dute Euskaraldiaren baitako ekimen koloretsua
Kaxilda eta Hondarribiko gaztetxeen husteak salatu dituzte Ondarroako gaztetxeen topaketan
Aurrera begirako erronkez mintzatu dira Ondarroako, Mutrikuko eta Debako gazte asanbladetako kideak. Elkarrengandik ikasi eta elkar ezagutzeko baliatu dute topaketa.
Ondarroako Ariman Gabak beldurrez eta irriz bete ditu San Ignazio eta Ibaiondo inguruak
Ilunetan eta oihu artean hasi dute etxerik etxeko iblbidea umeek. Aurten, kandela gehiago aurkitu dituzte etxeetako atarietan.
150 motatako perretxikoak bildu eta sailkatu dituzte Mendexako Asteburu Mikologikoan
Zapatuko bilketan zein hitzaldian eta domekako erakusketa zein dastaketan jende askok parte hartu duela adierazi dute antolatzaileek.
Berriatuko kioskoan egingo duten horma-irudia forma hartzen doa
Berritxuko Neskak taldearen ekimenez, horma-irudia diseinatzeko bigarren lan saioa egin dute Irantzu Lekue artista ezagunaren laguntzagaz; herriko eskolako LH5 eta LH6ko ikasleek lagunduko diete margoketan.
Emakume bat erreskatatu dute Ispasterko Otoio mendian
Erorketa baten ondorioz eskumuturra apurtu eta zorabiatu egin da emakumea, baina ondo dago.
Lekitto Bedarrak Usotegiko ortua udaberrirako prestatzeko auzolana antolatu du
Urtarrilaren 19rako deitu dute auzolana, 10:00etatik 12:00etara, eta zereginen artean, belarra moztu, baratze alor batzuk prestatu, idarrak eta babak erein eta konpost gunea txukunduko dute.