
Aurrera KEk eta Mutriku FTk zale asko batu dituzte Zaldupe futbol zelaian. Bigarren zati erdira arte parez pare aritu dira bi taldeak. Etxekoek 4-1 irabazi dute, Alonso (2), Arkarazo eta Leonen golekin.

Laguntza deialdiari esker, Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko 191 gizarte erakundek sustatutako 313 programa garatuko dira.

Etxeratze prozesua amairara arte eroateko premia azaleratu dute gaur, ekimenez ekimen. Manifestazio jendetsuak zeharkatu ditu eguerdian Ondarroako kaleak.

Euskara eta feminismoa ardatz hartuta, 11barrik andrazko esanguratsuen biografiak jasotzen dihardu, horiek hainbat diziplinatan gizarteari egiten ari diren ekarpenari ikusgarritasuna emateko helburuz. Ikus sarrera guztiak 11barriren webguneko 'Testuen bankua' atalean.

Turubiren jaitsiera ostean eztanda egin du Gazte Egunak gaur [abuztuak 13] Ondarroan. Aldarrikatzaile etorri da jaietako pertsonaia. 'Faxistei bideak moztu; lumak zorroztu' izan dute lelo gaurkoan, arrosaz jantzi duten egunean.

Ondarroako V. Pala Txapelketa arrakastatsua izan da. Olaitu-Egia, Berasaluze-Barinagarrementeria eta Unax-Patxi bikoteek jantzi dituzte txapelak, harmaila bete zaleren aurrean.

Nagusien eguna izan zen atzo eta gaur etxeko txikiekin pentsatutako eguna ari dira ospatzen Ondarroan. Hamalau parte hartzaile aritu dira kukaña txapelketan, eta ikurrina hartzea guztiek merezi izan badute ere, azkenean, Ekain Diez Ladok hartu du.

Mendibarren frontoiak giro bikaina hartu zuen barikuan, San Fermin Lau eta Erdiko Txapelketako partidekin.

Zubialdeko Zelaiak artzain eta txakur onenak bildu zituen lehen edizio arrakastatsuan.

Berriatuan jokatutako 640 kiloko finala 2 punturekin amaitu zuten mutrikuarrek, eta ligako sailkapenean hirugarren dira 5 punturekin.

Musikaia Udal Musika Eskolako ikasleek eman zioten hasiera rock jaialdiari, eta antolatzaileak zein parte-hartzaileak oso pozik agertu dira egunaren balorazioarekin.

Gizaburuagako Etxetxun batuko dira gurasoak martitzenean [ekainak 2], 18:00etan.

10:30ean hasiko da Bizkaiko traineruen lehia.

175 lagunek parte hartuko dute Mutrikuko XII. Sprint Triatloian, eta hamasei lagunek kadeteen II. Triatloian.