
Maiatzaren 29an batuko dira Bizkaiko Eskola Txikietako 450 haur. Hala, Enkanterrietan izango dira Amoroto, Ispaster, Aulesti, Munitibar, Berriatua eta Etxebarriko eskoletako ikasleak.

Ertzainek 33 urteko gizon bat atxilotu dute Ondarroan, bere genitalak ukitzen zituen bitartean Arrigorri hondartzan dutxatzen ari ziren neska nerabe adingabeei telefono mugikorragaz argazkiak ateratzeagatik.

Munitibarko herritarrek, udalak eta herriko hezkuntza komunitateak zapatuko [maiatzak 23] gertatutako erasoa salatu eta elkartasuna adierazi dute.

Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibarreko Udalak Mankomunazgoko bigarren plana osatzeko batu dira. Helburua, herrien beharrez erantzuten dien bideorria marraztea da.

Ondarroako neska gazteek Espainiako Trainerillen Txapelketako bandera eskuratu dute, orain arteko denboraldi borobilari eutsiz. Isuntzak, Mutrikuk eta Mundakak ere indar erakusketa egin zuten atzo [maiatzak 24] Castro Urdialeseko uretan.

Bermeoko Atunsa enpresan egiten zuen lan Senegalgo uretan hil den langileak.

Berriatua izan da asteburuko erdigunea, Bizipoza Elkartearen eta Helmugaken eskutik antolatutako hiru eguneko jai arrakastatsuan.

200 parte hartzailetik gora hartu ditu joan den zapatuan [maiatzak 23] Etxebarriko Etxtrail trail lasterketa eta mendi martxak.

Sport Clube União Torreense taldeagaz Portugalgo Kopa irabazita, Perezek Lehen Mailara igotzeko partida erabakigarria jokatuko du eguenean [maiatzak 28].

Denboraldi sendo baten ostean, taldeak igoera matematikoa lortu zuen azken jardunaldien aurretik eta datorren denboraldian Gipuzkoako gazteen maila gorenean lehiatuko da.

Miren Agur Meabek eta Ibon RGk hitza, ahotsa eta soinua uztartuko dituzte Ikusgarri Zine Aretoan egingo den emanaldian; sarrerak dagoeneko salgai daude.

Bizkaiko Atletismo Txapelketan urrezko dominak eskuratu dituzte Garazi Agirre eta Irati Solabarrieta ondarrutarrek eta Ainara Mugartegi markina-xemeindarrak.