
Lurgaia Fundazioko Sergio Gallego Mazariasen irakasgaiei jarraituz, panpa belarrak eta beste landare inbaditzaile batzuk kentzen aritu dira Ziortza-Bolibarko Urasandin eta Landadi basoan.

Gure Ametsa dantza taldearen urteroko hitzorduarekin bat eginda, hasiberriek eta beteranoek dantzaz bete dituzte Beheko eta Goiko Plaza.

Atxondo kiroldegian egin dute Lea-Artibaiko LH6ko ikasleentzako zientzia, teknologia eta industria mundua gertutik ezagutzeko jardunaldia.

Munitibarko frontoian pilota hotsak entzutea ohiko bihurtu da azken urteetan. Herriko haurrek herrian pilotan aritzeko aukera badutela adierazten duten hotsak dira, hala ere, gazteak dira hots horiek. Herriko haur eta gazteak herrian geratu ahal izateko, duela hamazazpi urte sortu zen Lea Ibarra Motrollo Pilota Elkartea.

Lea-Artibain ortugintzako ustiategi berria martxan: ekintzaile baten bila dabil Haztegia proiektua. Izena emateko epea ekainaren 26ra arte egongo da zabalik

Euskara eta feminismoa ardatz hartuta, 11barrik andrazko esanguratsuen biografiak jasotzen dihardu, horiek hainbat diziplinatan gizarteari egiten ari diren ekarpenari ikusgarritasuna emateko helburuz. Ikus sarrera guztiak 11barriren webguneko 'Testuen bankua' atalean.

UEMAren Esnatu dinamikak Lea-Artibaiko udal ordezkari eta eragileak batu zituen atzo [maiatzak 27] Markina-Xemeinen. Euskararekiko kontzientzia, ahalduntzea, babes legala eta UEMAren lurralde estrategia izan zituzten hizpide.

Gizaburuagako Etxetxun batuko dira gurasoak martitzenean [ekainak 2], 18:00etan.

10:30ean hasiko da Bizkaiko traineruen lehia.

175 lagunek parte hartuko dute Mutrikuko XII. Sprint Triatloian, eta hamasei lagunek kadeteen II. Triatloian.

Zapatuan [maiatzak 30] egingo dute ekitaldia, meza, aurreskua eta bazkari berezia.

Bizkaiko Foru Aldundiak Igeribideak programa jarri du martxan. Itsasoan igeriketa segurua sustatzea da zirkuituaren helburua, eta Lekeitioko Isuntza eta Ondarroako Arrigorri hondartzan egingo dituzte jarduerak.

Ondarroako Arbide Eskalada taldeak bigarren Psikoblock Txapelketa antolatu du zapaturako [maiatzak 30].

Gure Ametsa Dantza Taldeak antolatuta, kalez kale dantzak, bazkaria eta Larrain dantza izango dira egun osoko egitarauan.