
Ondarroa BHI institutuak antolatutako 6. Zientzia eta Teknologia hasteari amaiera eman diote. Antolatzaileek balorazio "positiboa" egin dute.

Udalak egungo aparkaleku sistema defendatu du, herriarentzat bidezkoa eta eraginkorra dela iritzita, eta uda honetan iazko araudia mantenduko dela baieztatu du.

Zapran Guraso Elkarteak antolatutako egunak tailerrak, herri bazkaria, Talent Showa, txapel jaurtiketa eta bazkideen arteko sari zozketak bildu ditu.

Atxondo kiroldegian egin dute Lea-Artibaiko LH6ko ikasleentzako zientzia, teknologia eta industria mundua gertutik ezagutzeko jardunaldia.

Lea-Artibain ortugintzako ustiategi berria martxan: ekintzaile baten bila dabil Haztegia proiektua. Izena emateko epea ekainaren 26ra arte egongo da zabalik

Herritarrek, udal ordezkariek eta hezkuntza komunitateak “erasorik ez” aldarrikatu zuten atzo [maiatzak 27] herriko plazan.

Lekeitioko lehen emakume alkatearen heriotzaren 20. urteurrenean hitzaldiak eta omenaldi ekitaldia egingo dituzte astelehenean [ekainak 1].

Zerbitzua jaso nahi duten 13 eta 30 urte bitarteko gazteek ekainaren 15a baino lehen eman beharko dute izena.

Musikaia Udal Musika Eskolako ikasleek eman zioten hasiera rock jaialdiari, eta antolatzaileak zein parte-hartzaileak oso pozik agertu dira egunaren balorazioarekin.

Gizaburuagako Etxetxun batuko dira gurasoak martitzenean [ekainak 2], 18:00etan.

Zapatuan [maiatzak 30] egingo dute ekitaldia, meza, aurreskua eta bazkari berezia.

Zapatuan [maiatzak 30] ospatuko dute Burrundada Eguna, egun osoko kontzertuekin, herriko zein kanpoko artistekin.

Hondartzako gordailuan materiala uzteko lehentasuna izango dute 70 urte edo gehiagoko edota aniztasun funtzionala duten herritarrek.

Euskal Australiarren Alkarteak ekainaren 13rako [zapatua] deitu du aurten 'Australianoen bazkaria', eta domeka [maiatzak 31] izango da izena emateko azken eguna. Bazkarian 1929 eta 1945 urte bitartean jaiotako Australiara joandako euskal herritarrak omenduko dituzte.