
Arimen Gaua ospatu dute asteburuan Lea-Artibai eta Mutrikun. Tradizioari eutsiz, ekintza beldurgarri bezain dibertigarriak antolatu dituzte tokian toki.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak etas Euskaltzandiak antolatutako lehiaketak hiztegiaren normalizazioan laguntzea du helburu. Azaroaren 17ra [martitzena] arte parte hartu daiteke.

Txina, Paraguai, Mexiko, Kuba, Maroko, Italia, Andaluzia, Katalunia, Asturias eta Euskal Herriko kulturak ezagutarazi dira jarritako postuetan. Kultura horietako jana eta edana ez dira falta izan jaian.

68 korrikalarik osatu dute 23. Herri Kroseko hamar kilometroko ibilbidea, eta antolatzaileek nabarmendu dute mutrikuar "askok" parte hartu dutela.

Lekeitioko Azkue Natura Ikastolak Euskara eta Kulturartekotasun jaia antolatu dute zapaturako [urriak 31]. Ekimenaren baitan, euskararen eta euskal kulturaren aldeko aldarria zabaltzeko elkarretaratzea egingo dute 13:30ean.

Lea-Artibaiko lan arloko eragileek euskararen aldeko konpromisoak hartu dituzte UEMAk martxan jarritako Esnatu dinamikaren baitan, euskara "zientziaren eta teknologiaren hizkuntza ere badela" erakusteko. Azaroaren 6rako Aulestin batu eta argazki erraldoia ateratzeko deia egin die Lea-Artibaiko Euskararen Sareak euskaltzale guztiei.

XVIII. Lekitto Bixirik Herri Krosa egingo da domekan [azaroak 1] Amandarri Triatloi Taldeak antolatuta. Aurtengo leloa 'Arnasguneak bixirik!' izango da, Lekeition euskarak duen egoera salatzeko.

Berriatuko azoka azaroaren 21ean egingo da eta parte hartu nahi dutenek gaurtik urriaren 23ra eman ahal izango dute izena. Azokan BBKko 20 postu erabili ahal izango dira.

Herriko eragileek formakuntza jasotzeko egindako eskaeratik jaiotako ekimena da. Guztira 170 profesional eta eragile ari dira hiru saiotan banatutako ezagutzak bereganatzen.

41. San Fausto Nazioarteko Klub Txapelketako finalak jokatu zituzten domekan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Lekue, Aratz, Arrasate eta Xuban txapela jantzita itzuli ziren herrira.

40 lagun batu ziren Arbatzegira egindako irteeran domekan. Herriko plazan hasi, Gerrikaitzetik igarota, Arbatzegi ezagutu eta berriro plazara egin zuten ibilbidea amaitu eta hamaiketakoa jateko.

Asteburuan lehiatu dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen faseko azken saioak. Finalaurrekoak osatuta, Xabat Galletebeitiak aurrera egitea lortu du, eta Larraun-Lekunberriko finalaurrekoan kantatuko du urriaren 24an.

Eguaztenean hasi zuten formakuntza Gure Sarean Elkarteagaz batera eta helburua Lekeition ume eta nerabeekin lan egiten duten profesionalak formatzea dute.

Lekeitiarrek ekarpenak egiteko epea bihar amaituko da eta Kultur etxeko harreran zein online egiteko aukera dago.