Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Albisteak

Bederatzi ekintza aurkeztu ditu Habixi Elkarguneak

Munitibarren irailetik abendura bitarteko agenda berria osatu dute mota desberdinetako ekintza sortarekin. Aipagarriena herri antzerkia dute, estreinakoz egingo dutena, eta helburua herritarren artean sorkuntza sustatzea izango dute.

Asteburuan bizitakoa gordeta, San Migel Eguna ospatzeko prest

Markina-Xemeingo Arretxinagako eta Amorotoko San Migel jaiak ospatu dituzte asteburuan. Zerutxu dantza taldeak, Pantxo Balbuenaren emanaldiak eta umeentzako eskaintzak beteko dute Arrextinaga, bihar [irailak 29].

ELAk lau greba egun deitu ditu Bizkaiko lokal eta eraikinetako garbiketa sektorean

Gaurtik [irailak 28] eguenera [urriak 1] arte greba egiteko deia egin du ELA sindikatuak. Soldata hobekuntzak, lanaldi osoak eta gaur egun dituzten eskubideei eustea dira grebaren aldarrikapenak. Bestalde, LAB sindikatuak antolakuntzaren eta borrokaren aldeko apustua egin du.

Ane Labakak irabazi du Euskal Herriko bertsolari txapelketako Lekeitioko saioa

Jendez lepo egon zen atzo Lekeitioko Santi Brouard kiroldegia, Euskal Herriko bertsolari txapelketako hirugarren saioan. Zapatuan Altsasun lehiatutako saioan, Oier Etxeberria nagusitu zen.

409 arrantzale gaztetxok parte hartu dute 26. Umeen Arrantza Lehiaketan

Zortzi urtera artekoetan Markel Bilbao izan da irabazle 30 arrain harrapatuta eta 8-14 bitarteko gaztetxoetan Unax Gaciñok lortu du gehien 66 arrainegaz. Eguzkia lagun, gozatzeko eguna izan dute parte hartzaile zein laguntzaileek.

Marka berriak ezarri dituzte aurtengo Tontorramendiko Igoeran

Emakumezkoetan Irati Ortiz de Anda lezamarra izan da azkarrena 19 minutu eta 33 segundoko denborarekin eta gizonezkoetan Ibon Badiola Lersundik 14 minutu eta 31 segundo behar izan ditu.

72 postuk beteko dute Urriko Azoka Nagusia

42. aldiz ospatuko dute Lea-Artibaiko produktuak, ekoizleak, abeltzainak eta gastronomia giro ezin hobean batzen dituen azoka. Urriaren 10ean izango dute markina-xemeindarrek eta inguruko herritarrek bertako produktuak erosteko aukera.

Waterpolo erakustaldia hartuko du Ondarroak

Eibarko Urbat taldeak waterpolo ikuskizuna eskiniko du zapatu arratsaldean [uztialak 18], kukaña eremuan.

Ondarru Igeri Taldeko Itzea Badiolak laugarren eta bosgarren postuak lortu ditu Espainiako Igeriketa Txapelketan

Espainiako Txapelketan final bi jokatu ditu Ondarruko Igeri Taldeko igerilariak: 100 eta 200 metro bizkarrez. Lehenengoan, bosgarren postua lortu du, eta bigarrenean, laugarrena.

Igerilariz bete du itsasoa Elena Fernandez Iturrioz Memorialak

275 igerilari aritu dira Ondarroako 39. Itsas Zeharkaldiko bi distantzietan.

Antero txamarrotia Lekeitio San Antolin

Herritarrek aukeratuko dute San Antolin jaietako txupina nork botako duen

Domekara arte [uztailak 19], galdetegi baten bitartez adierazi beharko dute lekeitiarrek txupinazoa nork botatzea nahiko luketen.

Mutrikuko sokatiralariak

Lur gaineko final mistoa lehiatuko dute mutrikuarrek

Erandioko lehiaren ostean, 580 kiloko mistoen finala jokatuko dute zapatuan [uztailak 27], Asuan.

Ispasterko Santiago eta Santa Ana Jaiak

Santiago eta Santa Ana jaiak antolatzeko bilera egingo dute barikuan

Hamaika ekimen antolatu behar dituzte Ispasterren ospakizunetarako, eta jai batzordekoak laguntzaile bila ari dira.

Mendexako Jaiak
Gehiago