Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Albisteak

Resurreccion Maria Azkue gogoratu dute Lekeition, haren heriotzaren 75. urteurrenean

Azkue gogoratuz elkartu dira lekeitiarrak Nautika Plazan

Resurreccion Maria Azkueren heriotzaren 75. urteurrena gogoratuz, kantu, musika eta irakurketak uztartu dituzte gaur [azaroak 7] Lekeitioko R.M. Azkue kalean, lehen euskaltzainburua eta hark kulturari egindako ekarpena gogoratzeko.

Esnatu dinamikaren amaiera Aulestin

Euskararen alde, esnatu da Lea-Artibai

Maiatzean abiarazi zuen UEMAk Esnatu dinamika Lea-Artibain, eta ordutik hamaika izan dira ekimenagaz bat egin duten eskualdeko eragileak. Atzo [azaroak 6] amaiera ekitaldia egin zuten Aulestin, eta plaza bete jende elkartu zen euskararen alde. Hilabete hauetan eskualdean egindako lana goraipatzeaz gain, lanean jarraitzeko deia luzatu zuten bertan. Era berean, hizkuntza politiken eta lege babesa artikulatzeko beharra zegoela nabarmendu zuten.

Bizipoza Elkartea

Josu Garate Suinagak irabazi du Ondarroako Nanoipuin lehiaketa

Nanoipuin lehiaketaren eta Augustin Zubikarai nobela bekaren sari banaketa egon zen atzo [eguena] Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Idazlea

Ekaitz Herrera Azkarraga: "Idatzi duzunaren esklabo sentitzen zara, amaierara gerturatu ahala"

2025eko Augustin Zubikarai sariaren irabazleak 'Neguberria' eleberria argitaratu berri du bekari esker. Tokiko kazetaritza du lanbide, eta lehenengo eleberria du idazle modura.

Lekeitioko Warhammer Elkarteko kideak iazko ekitaldian.

Warhammer 40.000 jokatuko da Ispasterren bigarrenez

Warhammer 40.000 mahai-jokoa izango da protagonista asteburuan udalerriko probalekuan. Lehiaketa jokatuko da zazpi mahaitan, hamalau jokalarigaz, eta zortzigarren mahai bat egongo da probatu nahi duen edozein herritarrentzat.

R.M. Azkueren heriotzaren 75. urteurreneko omenaldiaren aurkezpena

R.M. Azkue omenduko du Euskaltzaindiak, bere heriotzaren 75. urteurrenean

Euskaltzaindiak ekintza ugariko egitaraua aurkeztu du, Lekeitioko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Euskal Museoaren eta Laboral Kutxaren laguntzagaz. Ekintzak zapatuan [azaroak 7] hasiko dira, Lekeitioko R.M. Azkue kalean euskaltzainaren testuen herri irakurketagaz.

Amoroto Ezagutuz, uraren ibilbidea

Abitxako kobazuloa ezagutzeko irteera antolatu dute

Amorototik egingo dute 10 kilometroko irteera urriaren 31n.

Udalbiltza

Bertsoaz, musikaz eta umoreaz gozatua hartu zuten Munitibarren

Peru Goioagaren gitarraren erritmora, Maddi Aiestaran eta Maite Sarasolak umorez betetako saioa osatu dute Eztizen Artolak jarritako gaiei erantzunez. Habixi Elkarguneak "giro ederra" sortu zela adierazi du.

Martxan da Lea Ibarreko egutegirako irudi lehiaketa

Azaroaren 1era arte egongo da argazkiak eta marrazkiak bidaltzeko aukera. "Herri txikiak bizirik" izango da irudien jarraitu beharreko gaia.

Irakurle talde feminista abiatu du Titu, ba!-k

Urriaren 12ra arte egongo da zabalik izena emateko epea.

Zerutxu dantza taldearen Karmen Eguneko aurreskua.

Nagusien Dantza Eguna ospatuko dute zapatuan

Zerutxu dantza taldeak helduak plazen erdigunean jarriko dituen eguna antolatu du zapaturako [urriak 17].

Gehiago