
Maiatzaren 1etik 16ra bitartean ospatuko diren jaietan musika, herri kirolak, paella eguna, aniztasunaren aldeko ekitaldiak eta parte-hartzea sustatzeko neurriak nabarmenduko dira.

Etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata eta pentsio duinak aldarrikatuko ditu LAB Sindikatuak Maiatzaren Lehenean.

Emakumezkoen Euskal Herriko txirrindulari lasterketarik entzutetsuena Lea-Artibaitik pasatuko da, maiatzaren 16an.

Palestinak "amets egiteko duen eskubidea" aldarrikatuko dute zapatuan Donostian, Gernika-Palestinak deituta. Herri ekimenak salatu du "palestinarren aurkako bortizkeriak ez duela etenik". AEBen eta Israelen "inpunitatea" gaitzetsiko dute, eta nazioarteko justiziak bere bidea egin behar duela aldarrikatu.

ELA eta LAB sindikatuak deituta mobilizatu dira gaur langileak, eta bi orduko lanuzteak eta elkarretaratzeak egin dituzte.

Aritz Erkiagak eta Johan Sorozabalek Banakako Laboral Kutxa Txapelketaren finalerdietara sailkatzea lortu dute, hurrenez hurren, Julen Basterra 'Txanika' eta Emeric Libois menperatuta.

Barikuan [maiatzak 1] Gazte Eguna ospatuko da txupinazoarekin, gazte bazkariarekin, jolas eta karro poteoarekin eta gaueko kontzertuekin.


Astelehenean Bilbon hasiko dute txapelketa, eta maiatzaren 29an eta 30ean lehiatuko dituzte finalak, Aulestin.

Berriatuan egindako jardunaldiak eskualdeko gazteen arteko harremanak sendotu ditu eta maiatzaren amaieran Elorrion egingo diren Euskal Herri mailako topaketen atariko gisa balio izan du, testuinguru politikoaren aurrean erantzun kolektiboa artikulatzeko helburuarekin.

Lea-Artibai eta inguruko gazte asanbladek elkargune bat antolatu dute zapatuan [apirilak 18], topaketen berri emateko eta gazteen arteko sarea sendotzeko helburuarekin