
Maiatzean abiarazi zuen UEMAk Esnatu dinamika Lea-Artibain, eta ordutik hamaika izan dira ekimenagaz bat egin duten eskualdeko eragileak. Atzo [azaroak 6] amaiera ekitaldia egin zuten Aulestin, eta plaza bete jende elkartu zen euskararen alde. Hilabete hauetan eskualdean egindako lana goraipatzeaz gain, lanean jarraitzeko deia luzatu zuten bertan. Era berean, hizkuntza politiken eta lege babesa artikulatzeko beharra zegoela nabarmendu zuten.

Nanoipuin lehiaketaren eta Augustin Zubikarai nobela bekaren sari banaketa egon zen atzo [eguena] Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Hamar urte bete ditu Ondarroako Aringaingan taldeak, eta urteurrena ospatzeko, lasterketa ez lehiakorra egingo dute azaroaren 15ean. Emakumeek korrika eginez, kalea hartu eta ahalduntzeko helburuagaz sortu zen taldea 2016an, eta ordutik, 100 emakumetik gora igaro dira bertatik. Gaur-gaurkoz, 40 lagun inguruk osatzen dute Aringaingan, eta ateak irekita dituzte herriko gainontzeko emakumeentzat ere.

2025eko Augustin Zubikarai sariaren irabazleak 'Neguberria' eleberria argitaratu berri du bekari esker. Tokiko kazetaritza du lanbide, eta lehenengo eleberria du idazle modura.

Duela hamar urte itxi zuten Etxebarriko gazteen topaleku zen gaztetxea. Gorabeheraz betetako bide luzea egin dute Gazte Asanbladako kideek, herriari gaztetxe bat emateko eta gazteak herrian mantentzeko. Jolasekin, bazkariagaz eta kontzertuekin osatu dute gaztetxearen irekiera jaia ospatzeko gaur eta biharko egitaraua. Gaztetxeak jasaten ari diren «zapalkuntza» egoerari aurre egiteko bidea ere badela aldarrikatu dute.

Warhammer 40.000 mahai-jokoa izango da protagonista asteburuan udalerriko probalekuan. Lehiaketa jokatuko da zazpi mahaitan, hamalau jokalarigaz, eta zortzigarren mahai bat egongo da probatu nahi duen edozein herritarrentzat.

Jaialdiko kontzertuetako sarrerak eskuragarri daude Loretxu, Zubiaram eta Txirlatxon.

Euskadiko Kide Ugariko Familien Federazioak kide ugariko familiek lortu ditzaketen abantaila eta onurei buruzko informazioa eskuratzeko aukera emango du bihar. Bertaratu aurretik formularioa betetzea gomendatzen dute.

Unai Iturriaga eta Nerea Ibarzabal ariko dira bertsotan azaroaren 6an [barikua].

Bertsoa erdigunean jartzea helburu, bertso bazkaria egongo da Ondarroan azaroaren 7an [zapatua].

Domekan [azaroak 1] kontzertua eskainiko du Murgi taldeak Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean. Doako emanaldia izango da.

Azkue Ikastolak antolatuta, euskara ikastea hautatu duten lau herritar batuko dira bihar [urriak 29] 18:30ean Eskolape Aretoan, eta beraien ikasketa esperientzia azalduko dute. Herritarrei zuzendutako ekintza da, eta sarrera librea izango da.

Gaur [urriak 28] 08:26an gertatu da ezbeharra Ondarroan: kamioi batek 86 urteko oinezko bat harrapatu du, eta bertan hil da.

Aitor Gametxoren 'Geratzen den hori' film laburrak Film Labur Dokumental Onenaren Sarirako izendapenen aurretiko hautagaitza lortu du, beste hamalau lanegaz batera. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako akademikoek emango dute botua bost izendatuak erabakitzeko.